Alexandre Deulofeu.
Wikipediatik ateratako biografia euskara.
Alexandre Deulofeu i Torres (La Armentera, Katalunia, 1903 – Figueres, 1978), politikaria eta historiaren filosofoa, «Historiaren matematika» deitu zuen fenomenoaren inguruan idatzi zuen, zibilizazioen garapenari buruzko teoria ziklikoa.
Alexandre Deulofeu La Armentera-n jaio zen, Girona-ko probintzian, Katalunia (Espainia), 1903-ko irailaren 20ean, bere aita bertan ziharduelako botikari. Hiru urtetara San Pere Pescador-era bizitzera joan zen, eta bederatzi urte beranduago Figueras-era. Ramon Muntaner institutuan batxilergoa ikasi zuen, eta Bartzelona-n Farmazia eta Madril-en Zientzia Kimikoak, azken hau Bartzelona-n bukatu zuelarik. Figueras-era itzulita, katedrarako oposizioak irabazi eta irakasle aritu zen Figueras-ko institutuan, iharduera politiko kementsuari lotutako aldi bati ekinez, lehenik Ampurda-ko Gaztedi Abertzale Errepublikanoaren buruzagi bezela eta gerora udal hautetsi gisa ERC-rekin. Figueras-ko alkate akzidentala izan zen Gerra Zibil-ean zehar, liskarrak, lapurretak eta jazarpenak ekidin zituelarik. Gerra frontera sanitario gisa mugiarazi zuten. Erretirada errepublikanoarekin batera Frantziara erbesteratu zen, 1939ko otsailaren 5ean. Erbestean zenbait ofiziotan ibili zen: zenbait gaietan irakasle, biolinjole eta saxofoijole zenbait musika taldeetan, bai dibertsiorako zein klasikoak jorratuz, nekazari esperimental bezala ere, lurrik gabeko landatzeen sortzaile izanik bere asmakuntzako zenbait soluzio likidoen bitartez, lantegi langile, igeltsero, idazle, poeta, etabar. Francesc Pujols eta Salvador Dali-ren lagun egin zen. Erbestetik 1947ko urtarrilaren 22an itzuli zen, farmaziara dedikatuz, ikerketan jarraituz eta idazle arituz. Figueres-en hil zen 1978-ko abenduaren 27an, bere lanaren bertsio luzea, «La matemàtica de la historia» edo «Historiaren matematika» deiturikoa, bukatu gabe utzita.
Izaki bizidunek bizitzen dituzten ziklo naturalen gisako zikloak zibilizazio eta inperioek izaten dituztela baieztatzen zuen. Zibilizazio bakoitza, gutxienez, 1.700 urteko hiru ziklo betetzera iritsi daiteke. Zibilazioen baitan garatuak, inperioek batezbesteko 550 urteko iraupena dute. Zikloen izaera ezagututa gerrak ekidin zitezkeelako iritzia zuen, premiagabeko irizten zituelarik, eta gizateria, zikloak ezagututa, hauek modu baketsuan zuzentzeko gai izango zela uste zuen; era berean gizateria herri askeen Konfederazio Unibertsal batean antolatzeko joera izan beharko zuela uste zuen.
Herrien garapena ezartzen duen lege matematikoaren adierazpena honako puntuetan jasotzen da («La matemática de la historia», katalanezko bertsioaren III. Kapitulua, 1967ko edizioan):
- Herri guztiak pasatzen dira sakabanaketa demografiko handiko aldietatik, aldiok bateratze handiko edo inperialismorako joerako garaiekin tartekatuz.
- Sakabanaketa handiko aldiek sei mende eta erdiko iraupena izan ohi dute. Bateratze handiko aldiek hamar mende eta erdiko iraupena izan ohi dute. Garapen ziklo osoak beraz hamazazpi mende hartzen ditu.
- Garapen ziklo honen baitan herriak oso zehatz definitutako aldietatik pasatzen dira, zikloaren amaieran hasierako posizio bera hartzera heltzeko.
- Garapen zikloak giza jardueren maila guztiak hartzen ditu, ziklo politikoaz gain, ziklo sozial, artistiko, filosofiko eta zientifikoak hartzen dituelarik.
- Herri guztiek eboluzio bera izaten dute, baina hau garatuago edo atzeratuago geratuko da herrialdearen posizio geografikoaren arabera.
- Indar sortzailea ez da bera herri guztientzat. Ziklo bakoitzean bada sortze intentsitate goreneko gune bat, eta gune hau alde batetik bestera iragaten doa, prozesu orokorraren modu berean. Europan zabaltzerakoan, Ekialdeko aldetik Mendebaldeko alde mediterraneora doa, gerora iberiar penintsulara igarotzen da, Galiara, irla britanikoetara, jarraian herrialde germanikoetan barna eta azkenik herrialde nordiko eta eslaboetara iristen da.
- Gune inperialistek, bateratze haundiko aldiei bide emateaz gain, prozesu biologiko perfektuak jarraitzen dituzte, beraien artean identikoak, eta bost edo sei mendeko iraupena dute.
- Erregimen politiko-sozialen transformazioa ez da gorako edo beherako marra iraunkor baten bidez ematen, baizik eta aurrera eta atzerapausuekin, alternatiboki batzuk besteak baino intentsoagoak, emaitza marra eten bat delarik. Marra honen ondorioa zentzu zehatz baterantzako aurrerapidean datza. Teoria honi «Bi urrats aurrera eta bat atzerako legea» deitu izan zaio.
Bere pentsamenduak Oswald Spengler eta Arnold J. Toynbee-nen ideiekin harremana dauka, hauek ere zibilizazioen izaera ziklikoari buruzko ideiak baitzituzten, baina Deulofeu-k mahairatu zuen neurri matematiko zehatzik gabekoak.
Erbestean eta gerora ere, Deulofeu-k hainbat museo, tenplu eta monumentu bisitatu zituen. Beste ondorioen artean, arte erromanikoaren jatorria Ampurda eta Rosello artean bederatzigarren mendean aurkitzen zela deduzitu zuen, berak mendebaldeko europar zibilizazioaren bigarren zikloa deitzen zuenaren jatorria izango litzatekeelarik, lehen zikloaren ondoren.